Esan genuen bezala behiaren gauza gehiago ikasi dugu. Gure eskolaren ondoan dagoen Oberenako
harakinak behiaren beheko masail hezurra eta hortzak eman zizkigun , eta behatu
eta gero jakin dugu beheko aurreko
hortzak 8 direla, eta atzean 6 alde
batean eta bestaldean beste 6 dituztela
. Denbora guztian janaria murtxikatzen
eta hausnartzen daudenez hortzak sarritan aldatzen dituzte.
5 Urtekoek hortzei buruz ikasten ari direnez ,beraien gelara
Joan ginen behien hortzen azalpenak ematera.
Hemen dituzue argazki batzuk.
Bestalde behiak ematen dizkigun produktuak aztertu ditugu: okela, larrua eta esnea.
ESNEKIAK ere ikusi ditugu eta ERREZETA GOXO BAT egin dugu esnearekin: YOGURTA EGIN ETA JAN NOSKI!!!!!!!!!!!!!
Etxetik ekarritako ontziekin ormirudi polit bat egin dugu . Eskolako pasiloan kokatuta dago; nahi baduzue etor zaitezkete ikustera
DIRA DIRA ADAR ZORROTZAK, HARRAPATZEN BAZAITU…….. BEGIRA NOLAKO ADARRAK LORTU DITUGUN. BENETAKOAK DIRA , OSO PISUTSUAK DIRA.
ERDIKO HEZURRA BEHIAREN BELAUNEKOA DA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina